Euskal Autonomia Erkidegoan dauden arriskuak

Larrialdi-egoerak sorrarazten dituzten arriskuak bi motatan sailka ditzakegu: naturalak eta antropikoak edo gizakiarenganakoak. Lehenengoen artean uholde-arriskua, arrisku sismikoa eta baso-suteen arriskua nabarmentzen dira; baina azken hau, arrisku naturaltzat jotzen den arren, gehienetan pertsonen zuzeneko edo zeharkako esku-hartzearen bidez sortzen da. Bigarrenen artean katastrofeak, hondamendiak eta/edo giza-ekintzak edo -jarduerak eragindako istripuak ditugu.

Eusko Jaurlaritzak 1983ko martxoan, martxoaren 8ko 34/1983 Dekretuaren bitartez, Ekintzen Koordinazio Zentroak abian jartzea sustatu zuen, baita babes zibilerako bere politika garatzea ere. 1983ko euri-erauntsiek eragindako aparteko hondamendiak berekin heriotzak eta galera ekonomiko handiak ekarri zituen eta horrek bide eman zuen erakundeek gertaera horietatik babesteko eta beroriek prebenitzeko neurri egokiak hartzeko.

Geroago lege-garapena gertatu zen; hain zuzen ere, Estatuan (Babes Zibilari buruzko 2/1985 Legea eta 1992ko Babes Zibileko Oinarrizko Araua) zein autonomia-erkidegoan (Larrialdiak Kudeatzeko 1/1996 Legea eta LABI-Euskadiko Babes Zibileko Plana -153/1997 Dekretua-).

Araudiaren garapena Arautegia atalean aurki daiteke

Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdi nagusiei aurre egiteko larrialdi-plan berezi batzuk egin dira arrisku hauek aintzat hartuz: uholde-arriskua, arrisku sismikoa, baso-suteen arriskua, merkantzia arriskutsuen errepidezko edo trenbidezko garraioetako istripu-arriskua eta SEVESO zuzentaraua bete behar duten industrietako plan bereziak.

 

Uholde-arriskua

Gure autonomia-erkidegoan dugun arrisku natural nagusia da. Izan ere, euriak, orografiak eta arro hidraulikoek ?malda handiak eta kontzentrazio-denbora labur samarrak baitituzte- eragiten dute uholde-arriskua dakarten gertaera batzuk urtero izatea.

EAEko Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Berezia

igo 

Arrisku sismikoa

Euskadi jarduera sismiko txikiko eremutzat jo daiteke, baina Arrisku Sismikoaren aurrean Larrialdia Planifikatzeko Babes Zibileko Oinarrizko Jarraibidea aldatu zuen 2003ko Arriskugarritasun Sismikoaren Espainiako Mapa eguneratu zenez, Arabako eta Gipuzkoako Ekialdeko arriskugarritasun sismikoaren esparru berriak sartu ziren. Horren ondorioz, Arrisku Sismikorako Plan Berezia idatzi eta bertan arrisku horren araberako zonifikazioa zehaztu zen.

EAEko Arrisku Sismikorako Larrialdi Plana

igo

Arrisku erradiologikoa

Testu

Euskadiko Autonomia Erkidegoko arrisku erradiologikoari aurre egiteko larrialdi-plan berezia

igo

Baso-suteen arriskua

Kantauri isurialdeko eta Arabako mendietako klima-baldintzak egokiak dira zuhaitz hostoerorkorrak hazteko. Horiek suari aurrera egiten uzten ez dion mikroklima hezea sortzen dute, baina ezohiko baldintzetan suak kalte handia egin dezake aurrera eginez gero. Ezin dugu gauza bera esan EAEn dauden landaredi-mota batzuei buruz: konifero, sastraka edo artadi inguruetan suak errazago egiten du aurrera, betiere lurzorua lehor egonez gero eta material erregai asko badago. Sua beste faktore ekologiko bat da eta bera agertzeko aldizkakotasuna klima-baldintzen menpe eta lehen bero-gune kontzentratua eratzen duten zenbait prozesu naturalen menpe dago, baina planteamendua aldatu egin behar dugu gizakiaren eskua tartean dagoenean. Nahita edo arduragabe burututako giza-ekintzak berezko aldizkakotasuna hautsi egiten du eta suteak sarriago eta modu bortitzagoan sortzen ditu.

EAEko Baso-suteetarako Larrialdi Plana

igo

Salerosgai arriskutsuen errepidezko edo trenbidezko garraioetako istripu-arriskua

Salerosgai arriskutsuen garraio-kopurua handia dela kontuan izanik eta garraio-mota horri ezartzen zaizkion murrizketak egonda ere, ia ezinezko gertatzen da istripuak eragoztea. Azken urteotan gure autonomia-erkidegoan izandako suteen urteko kopurua 150etik 200era bitartean ibiltzen da; hala ere, kasuen % 95ean ez salerosgai arriskutsua ez edukiontzia ez daude zuzenean tartean sartuta. Gainera, kasu horiei behar bezalako irtenbidea ematen diete erkidegoko ohiko larrialdi-zerbitzuek eta galerak ez dira istripuan izandakoak baino handiagoak izaten. Salerosgai arriskutsuen errepidezko edo trenbidezko garraioetako istripu-arriskuari aurre egiteko Babes Zibileko Oinarrizko jarraibidea kontuan hartuz, gai horietarako larrialdi-plan berezia prestatu zen.

EAEko Errepideez eta Trenbideez Salerosgai Arriskutsuak Garraiatzeak dakarren Arriskua dela-eta sor daitezkeen Larrialdiei aurre egiteko plan berezia

igo

SEVESO zuzentaraua bete behar duten industrietan dagoen arriskua

Gure autonomia-erkidegoan 29 enpresa dira beren jardueran europako zuzentarau horren menpeko gai arriskutsuak erabili, fabrikatu eta biltegiratzen dituztenak. Instalazio horiek barruko zein kanpoko larrialdi-plana dute eta aktibatuko lirateke berorietan larrialdiren bat sortuz gero.

Kanpoko Larrialdi Planak

igo

Azken aldaketako data:  2015/06/11