Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eusen sartu

Hasiera

Uraren Euskal Agentziaren jakinarazpena, 2021. Urtean aplikatu beharreko uraren kanona arautzen duen araudiari buruzkoa

Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen arabera, 2022ko urtarrilaren 1ean sartu dira indarrean uraren kanonean onartutako arau-aldaketak.

Hala ere, 2021eko urteko aitorpenak eta autolikidazioak uraren kanonari buruzko aurreko araudiaren arabera arautuko dira.

Aurrekariak

 

  • Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen (leiho berri batean irekitzen da) azken xedapenetako bigarrenak zenbait aldaketa sartzen ditu Urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen ekonomia- eta finantza-araubideari dagokionez, zehazki uraren kanonari dagokionez; aldaketa horiek 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko lirateke indarrean.
  • EAEko Gobernu Kontseiluak 2020ko abenduaren 15ean onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-aurreproiektua. Lege-proiektu honen azken xedapenetatik bigarrenaren 3. puntuan honako hau ezartzen da: Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen azken xedapenetako seigarrena, eta honela idatzita geldituko da: "Lege hau 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean. Hala ere, azken xedapenetatik bigarrenean aurreikusitako aldaketa 2022ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean".
  • 2021ko azaroaren 18ko EHAAn argitaratu zen 229/2021 DEKRETUA (leiho berri batean irekitzen da), azaroaren 2koa Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duena.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana