Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eusen sartu

Hasiera

Azken eguneratzea: 2012/03/27

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak gogor agertu nahi du bere gaitzespena atzo Tolosan

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak gogor agertu nahi du bere gaitzespena atzo Tolosan izandako emakume baten ustezko hilketagatik. Izan ere, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren beste gertaera baten aurrean gaude. 

Aldi berean, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak babes eta elkartasun osoa eskaini nahi die emakume horren familiari eta lagunei. 

Emakumeen kontrako indarkeria matxista, agertzeko erak edozein direla ere, biktimen funtsezko eskubideen aurkako atentatu larria da eta, berriro ere aldarrikatu beharrean gaude gaitz larri hau gizartetik desagerrarazteko gure esku dauden bitarteko guztiak erabiliko ditugula. Ezinbestekoa da erakunde guztien artean batasuna izatea eta lankidetzan aritzea; horregatik, herritarroi eta erakundeoi dei egiten dizuegu asmo horrekin udalerrian egingo diren gaitzespen-ekitaldietara joan zaitezten.

Euskadi, auzolana