Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eusen sartu

Hasiera

Nobedadeak

2019/11/26

Errentamendu-fidantzen eta kontratuen erregistroaren izapideak elektronikoki egin daitezke, oso-osorik

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sistema telematiko bat ezarri du, fidantzekin eta errentamendu-kontratuen erregistroarekin lotutako izapide guztiak modu elektronikoan egiteko aukera ematen duena. Hau da, fidantza gordailutu, itzultzeko eskatu edo edozein aldaketa elektronikoki aurkez daiteke. Halaber, espedienteari dokumentazioa eransteko eta jakinarazpenak modu berean jasotzeko aukera ematen du.

Sistema horrek funtsezko aurrerapena dakar, eta izapidetze-prozesua sinplifikatzea ahalbidetzen du, eragindako pertsonentzat erosoagoa eta errazagoa izan dadin; izan ere, edozein lekutatik eta edozein ordutan sar daiteke bertara, administrazio-bulegoetarako joan-etorriak saihesten ditu, espedientearen egoera uneoro ezagutzeko aukera ematen du eta erabateko segurtasun juridikoa du. Espero da, gainera, horiek erabiltzeak epeak murrizten eta arintzen lagunduko duela.

2019/03/06

Martxoaren 6an sartu da indarrean 7/2019 Errege Lege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Etxebizitzaren eta Alokairuaren Arloetako Presako Neurriena, eta azaroaren 24ko Hiri errentamenduen 29/1994 Legea aldatu du. Beraz, 2019ko martxoaren 6tik aurrera formalizatutako kontratuek Errege Lege Dekretu horretan ezarritakoari jarraitzen diote.

Dekretu horrek etxebizitza-errentamendu kontratuetarako Legeak ezarritako epeak aldatzen ditu: nahitaezko luzapena bost urtekoa dela ezartzen du, edo zazpi urtekoa errentatzailea pertsona juridikoa bada.

Isilbidezko luzapenari dagokionez, ondokoa ezartzen du: Kontratuaren mugaeguna edota haren edozein luzapenena iristen denean, kontratuaren bost edo zazpi urteko iraupen-aldia igaro eta gero, alderdietako batek ere ez badio besteari jakinarazi kontratua ez berritzeko asmoa, data hori baino lau hilabete lehenago gutxienez errentatzailearen kausan eta bi hilabete lehenago gutxienez errentariaren kasuan, beste hiru urtez luzatuko da nahitaez urtebeteko epeetan, errentariak errentatzaileari ez badio adierazten ez berritzeko borondatea edozein urteko luzapena bukatu baino lehen, hilabeteko epean.

2019/01/22

21/2018 Errege Lege Dekretuak, abenduaren 14koa, Etxebizitzaren eta Alokairuaren Arloetako Presako Neurriena, azaroaren 24ko Hiri errentamenduen 29/1994 Legea aldatu zuen. Diputatuen Kongresuak, 2019ko urtarrilaren 22ko saioan, Errege Lege Dekretu hori indargabetzea adostu zuen. Beraz, 2018ko abenduaren 19a eta 2019ko urtarrilaren 22a bitartean formalizatutako kontratuek Errege Lege Dekretu horretan ezarritakoari jarraitzen diote.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana