Lemoako Udalak bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaro bat antolatu du helduentzako. Egunero, azaroaren 15etik 19ra, 16:30etik 17:30era, Arlonagusia futbol zelaiko aparkalekuan, pertsona helduek bizikletan ibiltzen ikasi ahal izango dute, arreta berezia jarriz oreka menderatzeari. Horretarako, beharrezko bizikletak eskainiko dira, baina parte-hartzaile bakoitzak berea eramatea gomendatzen da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.