Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistema

Euskal herri-administrazioek, nork bere eskumenen esparruan, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako sistema bat eratzen dute, sistema integratu eta bateragarria, era guztietako larrialdien arreta eta kudeaketa bilatzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen multzoaren plan, prozedura, mekanismo, bitarteko eta baliabide guzti-guztiek osatzen dutena.

Larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemak honako hau hartzen du bere baitan: etorki natural, teknologiko edo antropikoko era guztietako arriskuek edo mehatxuek pertsonei, ondasunei eta ondare kolektiboari eragindako kalteak ekiditeko, murrizteko edo zuzentzeko ekintza-multzoa, arrisku edo mehatxu horien ondorio potentzial edo eraginkorren zabaltasunak edo larritasunak eraginpe kolektibo larria, hondamendia edo herri-lazeria dakarrenean, bai eta horrelakoak eragin ditzaketen beste urgentzia- eta larrialdi-kasu batzuetan edo hainbat zerbitzu eta operatiboren koordinazioa eskatzen dutenetan ere.

Aurrekoan sartzen dira hondamendiak edo herri-lazeriak eragin ditzaketen gertakari meteorologikoak, bereziki klima-aldaketaren eraginaren ikuspegitik eragin daitezkeenak.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemak babestu beharreko elementu kalteberak, honako hauek dira:
  • Pertsonak eta pertsonen osotasuna.
  • Biztanleentzako oinarrizko edo funtsezko zerbitzuak.
  • Azpiegitura kritikoak eta gainerako azpiegitura eta zerbitzu publikoak.
  • Ingurumena eta biodibertsitatea.
  • Ondasunak, oro har.
  • Giza eta gizarte-jarduerak, eta jarduera horien garapen normala.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal sistemari buruzko alderdi orokorrak eta larrialdien kudeaketa Euskadin:

  

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritzaren egituraren barruan, zuzendaritza horri dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan ager daitezkeen larrialdi mota guztieI modu integralean erantzutea, larrialdiak hondamendi motakoak izan zein arinagoak izan (hau da, gizartean nahasterik eragiten ez duten, edo funtsezko zerbitzuak gainezka egitea eragiten ez duten larrialdiak izan arren erantzun koor- dinatua eta eraginkorra behar dutenak).

Larrialdiak modu integralean kudeatzeko Eusko Jaurlaritzak telefono komun baten aldeko apustua egin du (112; BAT, BAT, BI), Europar Batasunak hartutako ebazpenekin bat etorriz; horrez gain, herritarren bizitza, ondasunak eta eskubideak eta gizartearen ondarea arriskuan jartzen duen edozein ekintzari eraginkortasun guztiarekin erantzuteko Euskadik dituen baliabideak modu arrazionalean erabiltzea bermatzeko sistemaren alde ere egin du, betiere larrialdi publikoetan beste erakunde edo administrazio batzuek duten erantzukizun sektoriala urritu gabe.

Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza lau zerbitzutan egituratzen da; zerbitzuok osagarriak eta independenteak dira, eta elkarri lotuta daude. Koordinazio eta integrazio funtzionalean oinarritutako antolaketa-egitura horrek bermatzen du larrialdiari erantzun integrala emateko zerbitzua osatuko dela, euskal gizartearen zerbitzura egongo dena.

Zerbitzuak hauek dira:

  • Plangintza Zerbitzua
  • Larrialdiak Koordinaziorako Zerbitzua
  • Esku hartze Zerbitzua
  • Meteorologia Zerbitzua. Euskalmet

Guztira, larrialdi egoerarekin lotutako gai guztiak estaltzen eta artatzen dituzte: arriskuak prebenitzea, plangintza, taktikak, bitartekoak eta baliabideak, jokatzeko jarraibideak zabaltzea, deiak jasotzea, baliabideak koordinatzea eta gertaerak “in situ” konpontzea.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren lana Larrialdiei Aurre egiteko Euskal Sistema gidatzea da; horretarako, larrialdiaren esparruan esku hartzen duten kanpo eragile guztiak modu eraginkorrean kudeatzea bultzatzen du, prebentzio fasean (plangintza, prestakuntza eta hedapena), zein gertaerak konpontzeko eta esku hartzeko fasean; azken xedea herritarrei zerbitzu egokia ematea da.

igo

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistema osatzen duten zerbitzuak

Larrialdietako zerbitzuak

Zerbitzu operatibo arrunten multzoa da, larrialdi bat gertatzen denean tokian bertan esku hartzeko eratzen dena, izaera iraunkorrarekin eta lan zehatzekin.

24x365 erantzuna duten zerbitzu profesional integratuak hauek dira:

  • Larrialdiak Osakidetza.
  • Udaletako eta Foru Aldundietako Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak
  • Ertzaintza.
  • Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

Zerbitzu osagarriak

Jabetza pribatuko baliabide eta bitartekoak apirilaren 3ko Larrialdien Kudeaketari buruzko 1/1996 Legearen 20. ataleko irizpideen arabera mugiarazi eta erabiliko dira, betiere, larrialdi-egoeretan herritarren betebeha- rrak arautzen dituzten legeek ezartzen dutenarekin bat (Babes Zibilari buruzko urtarrilaren21eko 2/1985 Lege- ko II. kapitulua).

Mobilizatzea beti printzipio hauetara egokituko da: erantzunaren berehalakotasuna, larrialdia izandako tokiaren hurbiltasuna, baliabideen erabilgarritasuna, profesionalizazioa, parte hartzaileen espezializazioa, baliabide-bitartekoen arteko osagarritasuna eta ordezkotasuna.

Horrez gain, aplikatu beharreko planek xedatutakoa beteko da, edo, horiek ezean, aginte eskudunaren ja- rraibideen eta aginduen arabera.

Boluntarioak

Urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuak, herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzkoak, babes zibileko bo luntarioen eredua arautu eta definitu du, Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen arabera.

Motak
  • Udaleko babes zibileko egituran integratutako babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak.
  • Bestelako erakunde laguntzaileak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin hitzartutakoak.
  • Suhiltzaile boluntarioak.
Larrialdietako jarduera
  • Babes zibileko boluntarioen lana dagokion agintariaren menpe geratuko da.
  • Errefortzua edo laguntza ematera mugatuko dira oro har, eta, hala egokituz gero, profesionalek edo funtzionarioek osatutako zerbitzu publikoen ordezkotza subsidiarioa egingo dute.
  • Babes Zibileko Planei eta parte-hartze horretarako sortutako taktika eraginkorrei jarraiki jardungo dira.
Eskubideak eta betebeharrak
  • Boluntarioen harremanak erakundearekiko ez du kontratu-edo funtzionario-izaerako loturarik sortu ko.
  • Bertako kideen jarduna norberaren gogozkoa, altruista eta doakoa izango da.
  • Erakundeok euren jardunbidea demokratikoa dela ziurtatu beharko dute, hierarkia egituraren barruan.
Sustapena
  • Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioekin kolaboratzea, babes zibilarekin kolaboratzen duten boluntario erakundeen erregistroan izena ematen dutenei laguntzak ematea sustatuz, besteak beste.
Boluntariotzako erakundeen erregistroa
  • Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzari dagokio eskumena, garatzea eta kudeatzea.
Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordea
  • Euskadiko Babes Zibilerako Batzordeko lan-organoa da. EHAAn argitaratutako agindu baten bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak izendatuko ditu batzorde kideak, babes zibileko boluntariotzaren antolaketa, funtzio, prestakuntza eta bitartekoekin lotutako azterketa eta eztabaidak egiteko, baita Euskal Autonomia Erkidegoko boluntariotza erakundeei dagokienez ere.

igo

Eguraldi txarraren fenomenoak iragartzeko eta jarraitzeko protokoloa

Eguraldi txarreko egoerak zenbait atalase gainditzearekin daude lotuta: euriteak, elurteak, haizea, tenperaturak, itsaso eta kostaldeko arriskua eta ohiz kanpoko gertaerak.

Gai hori “Arrisku Naturalak” liburuan sakon landu da, Fenómenos naturales y antrópicos. Operaciones de ayudas técnicas saileko 3. alean, alegia.

igo

Larrialdi kimikoen oharpenetarako sistema

Arrisku kimikoko enpresetatik gertu dauden herritarrentzako kaltegarriak izan daitezkeen istripuetarako Kanpoko Larrialdi Planak ditu Segurtasun Sailak; horietan, laguntzeko baliabideak antolatzeko eta koordinatzeko mekanismoak finkatzen dira. Plan horietan herritarrei nola ohartarazi behar zaien ezartzen da; horretarako, oro har, megafonia erabili behar da eta hedabideetan jakinarazpenak argitaratu behar dira.

Zerbitzuan dauden sirenen xedea da abisuen sistema indartzea eta herritarrak berehala ohartaraztea, auto- babeserako oinarrizko gomendioak aplika ditzaten.

Sirenak arrisku gune guztian entzuteko moduko bi seinale argi emateko daude prestatuta. Batak potentzialki toxikoa den hodeiak piztutako alarma hasi dela adierazten du; besteak, ordea, alarma tartea bukatu egin dela. Alarma tartea hastean herritarrek leku itxi batean konfinatu behar dute, babesteko lehentasunezko neurri gisa.

Lau sirenak pizteko kontrola SOS-DEIAKeko larrialdiak koordinatzeko lurraldeetako hiru zentroetan dago.

igo

Larrialdien kudeaketa Euskadin

Euskadiko larrialdiak koordinatzeko zentroa - SOS Deiak

Funtzioak

  • Urgentziazko/larrialdietako mota guztietako deiak jasotzea.
  • Eskaera sailkatzea.
  • Zerbitzuei alarmaren berri ematea.
  • Baliabideak/ekintza planak aktibatzea.
  • Esku hartuko duten baliabideak eta zerbitzuak koordinatzea

Gertaerak kudeatzeko sistema

Prozesuak azkartzen ditu,eta honako hauen kudeaketa errazten du:

  • Deiak jasotzea
  • Gertaeren sailkapena
  • Baliabideak automatikoki igortzea.
  • Gertaerak koordinatzea eta jarraipena egitea
  • Komunikazio sistemekin integratzea errazten du
  • Txostenak igortzea
  • Estatistika arloa lantzen du

Larrialdiak Koordnatzeko Zentroko kudeaketa-sistema integralak honako hauek ditu:

  • Telefono sistema aurreratua
  • 3 zentro non stop, 24 orduz.
  • 91 operadore: Telefono bidezko arreta, gertaerak kudeatzea.
  • Deiak modu argian banatzea
  • lrrati komunikazioak egitea
  • lrrati-telefono komunikazioen tratamendu integratua.
  • llarak eta gainezka egiteak kudeatzea.
  • Fax, pertsona bilatzailea, berehalako mezuak (SMS) kudeatzea
  • Krisi mahaiak
  • 12 informazio puntu

Larrialdietako komunikazioak

Segurtasun Saileko irrati mugikorreko sare digitala Trunking sistemetan dago oinarrituta, zehatzago esateko TETRA Europako estandarrean.

Ohiko sistemei dagokionez, hobekuntza nabarmenak ditu, besteak beste hauek: zirkulazio gehiago hartzen du aintzat, zerbitzu maila handiagoa eta erraztasun berriak eta hobeak.

Sistemaren abantaila nagusiak hauek dira:

  • Estandar lrekia (IOP sistemen eta terminalen artean).
  • Punta-puntako teknologia. lraunkortasuna
  • Erabat dlgltala (zerbitzuaren kalitatea)
  • Espektro paneuropearra.
  • Ahots eta datuen komunikazioak.
  • Segurtasuna komunikazioetan (benetakotasuna eta enkrlptatzea).
  • Zerbltzuaren kalitatea (sistemarako sarbidea eta ahotsaren kalitatea).
  • Modu zuzeneko komunikazioak

TETRA prestazio aurreratuei esker, lan egiteko modu tradizlonalak alda daitezke.

IMSD.lrrati Mugikorreko Sare Digitalak ahots bidez eta datuak komunikatzeko aukera ematen du, bestelako prestazio tradizionalekin batera.

Eskalntzen dizkigun ahotseko oinarrizko zerbitzuen artean hauek daude:

  • Talde komunlkazioak: Terminal mugikor batek edo kontsola batek batetik askorengana, erabiltzaile talde batl zuzendutako komunikazioa ezar dezake (ELKARRIZKETA TALDEA).
  • Norbanako komunikazioak: Terminal mugikor edo kontsola batek banakako norbanako komunikazioa hasi eta jaso dezake. Dei pribatua ere deitzen zaio, eta komunikazioa erdi duplexa da. Erabiltzaile kualifikatuei mugatuta dago.
  • Larrialdi deia: Talde deia, sistemako lehentasun gorenarekin. Sistema okupatuta badago, deia egiteko beharrezko baliabideak (kanalak) libratu egiten dira. Datuen komunikaziorako aukera ere ematen du, egoera mezuak bidaltzeko, larrialdi alerta ezartzeko eta datu laburrak jaso eta bidaltzeko.

Aurretik kodetutako egoera mezuak (estatusa) irratieatik bidaltzeko bidalketa laburtuko prozedurak erabil daitezke. Egoera mezua baliabideak esleituta dituen guneko eta lurraldeko operadoreen postuei igortzen zaie, eta ez da elkarrizketa taldeko beste irrati-kideetara bidaltzen.

Egoera berezia finkatzeko aukera ematen du: LARRIALDI ALERTA.

Halaber, IMSDk aukera ematen du datu laburren mezuak bidaltzeko, puntuka 140 karaktere arte mezu bakoitzeko; hala, ahotsa eta datuak aldi berean helaraz daitezke.

Transmisio sarean integratutako Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako erabiltzaileak hauek dira:

  • Udal larrialdiko sarea.
  • Industria larrialdiko sarea.
  • Ertzaintza.
  • Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak.
  • Bide, portu eta aireportu azpiegiturak.
  • Urgentziazko osasun-garraiorako sarea.
  • Osakidetzako urgentziazko arreta zerbitzuaren sarea.
  • Hondartzen sarea.
  • Aginte sarea.

igo

Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal sistemaren taktika operatiboak

Herrizaingoko sailburuaren 2001eko abuztuaren 1eko Aginduaren bitartez, batetik, Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartu ziren, eta, bestetik, eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortu zen. Eta agindu hori aldatu egin zen, Herrizaingo sailburuaren 2007ko martxoaren 20ko Aginduaren bitartez.

Argitaratu zenetik hainbat denbora igaro denez, eta azken urteotan lortutako esperientzia delaeta, batetik, taktika operatibo jakin batzuk berraztertu egin dira egungo errealitateari egokitzeko (Ertzaintzaren Erreskate eta Laguntza Taktiko Polizialaren Unitatea sortzea), eta, bestetik, erantzunen eraginkortasuna aregotu egin da; batez ere, tokiko polizien zerbitzuak alertan jarri eta mobilizatzeko, hain justu ere hirietako suteei eta hirietako trafiko istripuei dagokienez, beti eta kidego horien funtzioak kontua harturik. Halaber, Izaera propioko taktika operatiboak sartu dira, honako hauek: kobetan bilaketak eta erresketeak egitea, eta barruko uretan salbamenduak egitea.

Taktika operatiboak birmoldatzeko, inplikatutako zenbait erakunde pribatuk eta publikok lagundu dute; betiere Larrialdiak kudeatzeko Legeko 25. eta 26.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz.

Bestalde, 2012ko irailaren 28an, Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen aldeko txostena izan dute taktika operatibo berriek.

Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal sistemaren taktika operatiboak

igo

 

Azken eguneratzea: 2014/01/27