Ohiko galderak: Autobabes planetako izapideak


Zer da autobabes plana?

Autobabes Planean finkatzen da jarduera, zentro, establezimendu, gune, instalazio edo egoitza baten marko organikoa eta funtzionala, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko, eta larrialdietan erantzun egokia emateko, jarduerako titularraren mendeko esparruan, jarduera horiek Larrialdien Euskal Sistemarekin integratzen direla bermatuz.

igo

Zein da autobabes planaren arduraduna?

Jarduerako titularraren ardura da autobabes plana egitea, ezartzea, mantentzea eta berrikustea.

igo

Noiz da derrigorrezkoa autobabes plana egitea?

277/2010 Dekretuaren II. eranskinean agertzen diren jarduerek derrigorrez eduki behar dute autobabes plana. Hala ere, beste jardueretako titularrek borondatez egin ahal dituzte autobabes planak.

Jarduera hasteko behar den lizentzia edo baimena emateko beharrezkoak diren gainerako agiriekin batera joango da autobabes plana.

Jarduera hasi baino lehen, aipatutako datuak Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean izena emateko eskatu behar du titularrak.

igo

Zer eduki behar dituzte autobabes planek?

  • Autobabes plana jarduerak dituen arriskuen aurrean autobabesaz irizpena emateko gai den teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar du, bai eta jardueraren titularrak ere, pertsona fisikoa bada, edo, pertsona juridikoa bada, hura ordezkatzen duen pertsonak.
  • Autobabes plana dokumentu bakar batean joango da, azaroaren 2ko, 277/2010 Dekretuaren II. eranskineko egitura eta eduki minimoaren arabera.

igo

Zeintzuk dira autobabes plana prozeduraren izapideak?

Honako diagramak, modu erraza, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren aurrean kudeatutako autobabes Planetako izapideak erakutsi nahi du.

 

igo

Zein autobabes planak bidali behar ditut Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara?

Bakarrik homologazioa behar dituen autobabes planak, jarduerak azaroaren 2ko, 277/2010 Dekretuaren I. eranskinaren 3. atalean aipatzen direlako.

igo

Azken aldaketako data: