Ohiko galderak: Autobabes planaren eraginkortasunari eusteko irizpideak (ariketak edo simulakroak)

Zein da ariketak edo simulakroak egitearen helburua?

Ariketak edo simulakroak egitearen helburua zera ziurtatzea eta egiaztatzea izango da:

  • Larrialdi bati erantzuteko antolaketaren eraginkortasuna.
  • Erantzuna antolatzea dagokien langileen gaikuntza.
  • Jarduerako langile guztien entrenamendua, larrialdi bati erantzuteko.
  • Izendatutako baliabideak eta bitartekoak nahikoak eta egokiak direla.
  • Jarduera-prozeduren egokitasuna

Ariketa edo simulakroetan erabat edo hein batean aktibatuko dira larrialdi planaren barruko ekintzak.

Batez ere establezimenduaren barruko jarduera-prozedurak landuko dira ariketa edo simulakroetan, eta ez da ezinbestekoa kanpoko larrialdi-zerbitzuek parte hartzea.

igo

Zein maiztasunarekin egingo dira larrialdietako ariketak edo simulakroak?

Larrialdietako ariketak edo simulakroak planean erabakitako maiztasun minimoarekin, gutxienez urtean behin egingo dira.

igo

Zein ariketa edo simulakroen berriak eman behar dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari?

  • Derrigorrez, 277/2010 Dekretuaren I. eranskinaren 3. puntuan aipatutako jarduerak direnean, titularrek haien berri eman behar diote Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendarirzara.
  • Borondatez, beste jarduerako titularrek ariketen edo simulakroen berri eman ahal dute, bereziki parte hartzen ez duten pertsonek nabaritu ahal dutenean.

igo

Nor da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari berria ematearen arduraduna?

Jarduera, zentro edo establezimenduaren titularra emateko arduraduna da.

igo

Noiz eman behar diot Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari simulakroaren berria?

  • Oro har, gutxienez 15 egun lehenagotik.
  • Nolanahi ere, simulakro bat egiteko orduan, titularrek egokitzat jotzen badute kanpoko larrialdi-zerbitzuek parte hartzea, jakinarazi behar du 30 egun lehenago, gutxienez. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak uko egin diezaiokete ariketan parte hartzeari, beren lan-programen edo egin asmo den simulakroaren interesaren arabera.

igo

Nola jakinarazten dira ariketak eta simulakroak?

Ariketak edo simulakroak jakinarazteko, formulario egokia bete eta posta elektronikoz bidali helbide honetara: drp@seg.euskadi.eus

Ariketak edo simulakroak jakinarazteko formularioa (PDF, 167 KB)

igo

Azken aldaketako data: