Ohiko galderak: Autobabes planen homologazioa

Nola bidali behar dut autobabes plana homologaziorako?

Autobabes plana Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara bidaliko da ahal bada euskarri informatikoan, planoak pdf formatoan barne.

igo

Autobabes plana homologaziorako igortzen denean, dokumenturen bat bidali behar da plana beraz gain? 

Bai, planarekin batera titularrak edo bere ordezkariak sinatutako bidalketa-idazkia bidali behar da. Hor berariaz adierazi beharko da autobabes plana homologaziorako igortzen dela zerbitzu teknikoek izapide-mota argi identifikatzeko.

igo

Nola egiaztatu beharko dut ordezkaritza?

Jardueraren titularra edo lege-ordezkariak ordezkaritza eman ahal du plana homologatzeko izapidea egiteko. Ordezkaritzaren egiaztapena dokumentazioarekin bidali behar da.

Autobabeserako planak homologatzeko izapidea egiteko ordezkaritza-baimena emateko eredua (PDF, 938 KB)

igo

Non aurkeztu ahal dut autobabes plana erregistratu baino lehen behar den homologaziorako?

Zuzenean bulegoetan

Hurrengo helbideetan:

Zuzenean Bilbao

Gran Vía, 85
48011 Bilbao (Bizkaia)

Zuzenean Donostia-San Sebastián

Andia, 13
20004 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Zuzenean Vitoria-Gazteiz

Ramiro de Maeztu, 10 bajo
01008 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte. Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

Informazio gehiagorako zuzenean

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren erregistroan

Hurrengo helbidean:

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Segurtasun Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Edozein administrazio-organotako erregistroan...

...dela estatuko administrazio orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administraziokoa, dela, honi buruzko hitzarmena izenpetuz gero, tokiko administrazioko erakunderen batekoa.

igo

Zein betebeharrak bete behar dituzte autobabes planek homologazioa lortzeko?

Autobabes planak azaroaren 2ko, 277/2010 Dekretuaren 14. artikuluan (homologazioa) aipatzen diren betebeharrak bete behar dituzte, zera da:

  • Dekretuaren II. eranskinean aipatzen diren aurkibideko atal guztiak eduki behar dituzke.
  • Gai den teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar du baita jardueraren titularrak ere.
  • Babez Zibil Planekin bateragarria izan behar dira baita Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemarekin integragarria ere.

igo

Nor da autobabes planean aipatzen diren edukietako egiaztasunaren arduraduna?

Autobabes Planean adierazitako edukiak egiazkoak izatearen arduradun bakarrak dira hura izenpetu dutenak, eta administrazioak ez du egiaztapenik egingo homologazioa burutzeko.

Gaitutako teknikariak jarduera, zentro edo establezimenduren idazteko garaiaren egoera kontuan hartzen egingo du autobabes plana. Halaber, jarduera, zentro edo establezimenduren segurtasun buruzko hausteak edukiz gero titularrari honen berri eman behar dio.

igo

Nola jakingo dut autobabes plana homologatuta dela?

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak homologaziozko ebazpena jakinarazteko dio jardueraren titularrari edo haren ordezkariari.

igo

Zein da homologazioari buruzko ebazpena ebatzi eta jakinarazteko epea?

Autobabes planaren homologazioa ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izango da, iritsi denetik.

igo

Noiz aurkeztu behar dut autobabes plana erregistratu baino lehen behar den homologaziorako?

Arautegiak ebazteko eta jakinarazteko hiru hilabeteko epea ematen duela gogoan izanez, titularrak Autobabes Plana aurrerapen nahikoarekin bidali behar du Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara, bereziki homologazioa data zehaztua baino lehen beharrezkoa den kasuetan.

igo

Noiz erregistratu behar dut homologazioa behar duen autobabes plana?

Jardueraren titularrak homologazioaren ebazpena jaso ondoren erregistratu beharko du Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean.

igo

Azken aldaketako data: