Kanpoko Larrialdi Planak

 

Legeria

Eduki hau gaztelaniaz besterik ez dago (edukira joan)

igo

Arrisku kimikoa

Zer da arrisku kimikoa?

Mendebaldeko gizarteak azken urteetan lortutako garapena aurrerapen teknologikoei esker gertatu da. Horietako batzuek emandako produktuek lagundu dute gure bizi-kalitatea hobetzen: botikak, detergenteak, margoak, ehun-zuntzak, plastikoak, erregaiak, eta askoz gehiago ere industria-prozesuetatik lortzen dira; guzti-guztien izaera kimikoa da.

Prozesu kimikoek sortutako arrisku teknologikoa arrisku kimikoa da.

Gai kimikoak sortu, erabili, lekualdatu eta biltegiratzen dituzten industrialdean bizitzeak arriskua dakar, hau da, industriaren kanpoaldean ondorioak izango dituen ezbeharra gertatzeko aukera dago.

Beharrezkoa da arriskua ezagutzea eta behar bezala baloratzea, hau da, industriaren kanpoaldean ondorioak izango dituen ezbeharra gertatzeko aukera.

Zer egin gutxitzeko?

Administrazioak eta enpresak etengabe ari dira lanean arriskuari aurre egiteko, istripua izateko aukerak murrizteko eta ondorioak gutxitzeko.

Zehazki:

Administrazioak

Aurre egiten du:

  • Araudia lantzen eta aplikatzen du.
  • Instalazioak aztertzen eta kontrolatzen ditu.

Babesten du:

  • Zerbitzu publikoen bidez: Suhiltzaileak, polizia, babes zibila.
  • Jarduerak planifikatzen ditu.
  • Larrialdietarako planak egiten ditu.
Enpresak

Aurre egiten du:

  • Langileen prestakuntza berezituaren bidez.
  • Segurtasun integratua aplikatzen du, hau da, instalazioak diseinatuko dira balizko arriskuak gutxienera murrizteko.

Babesten du:

  • Suteak antzemateko eta itzaltzeko instalazioak eraikitzen ditu.
  • Segurtasuneko berezko zerbitzuen bidez.
  • Barruko Larrialdietarako planak egiten ditu.

Zer da industria kimikoa?

Industria kimikoan gai kimikoak erabiltzen edota eraldatzen dituzte beste gai batzuk lortzeko, beste industria batzuetako oinarri gisa erabiltzeko edo gai bukatu gisa zuzenean saltzeko.

Hauxe topa dezakegu enpresa kimiko batean:

Prozesuko instalazioak

Hauetan gauzatzen dira eraldaketak edo jardueraren oinarrizko erreakzioak. Normalean, prozesu horietan ez daude nahasita gai kantitate handiak, beraz ezbeharra gertatzeko arriskua gutxitzen da eta enpresen barrukoari baino ez dio eragiten.

Biltegiratze aldeak

Hauetan daude prozesu guztietan erabilitako edo sortutako gaiak gordetzeko erabilitako tankeak, tangak, esferak, etab. Ezbeharra gertatzeko aukera txikia bada ere, hori gertatzen bada, kanpora begirako ondorioak handiak izan daitezke, izan ere oso kantitate handitan ari baitira.

Hodiak edo "raks"

Hainbat sustantzia lur gaineko edo lur azpiko hodien bidez lekualdatzen dira, hala nola, gasbideak, oliobideak, etileno-bideak, etab. Enpresa banatzaileetatik bezeroen instalazioetara.

Zer gerta daiteke?

Adierazi bezala, industria kimikoek ezbeharrak jasan ditzakete, nekez gertatzen badira ere. Horietako batzuk toki horretatik kanpo ere ondorioak izan ditzake eta herritarrei eragin diezaieke neurri handiagoan edo txikiagoan. Ezbehar horiek honela batu daitezke:

Suteak

Erregai eta erregarriaren arteko oxidazio-erreakzio azkarra da (oro har, airearen oxigenoa).

Sugar handiek baita ke handiak ere adierazten dute instalazio kimikoan sutea dagoela.

Sugarrek erradiazio termikoaren ondorioz erredurak sor ditzakete, enpresaren barruan bakarrik izan arren, eta keak toxikoak edo itogarriak izan daitezke. Hori guztia errekuntza-gaien, distantziaren eta eraginpean jarritako denboraren menpe dago.

Eztandak

Oso azkar gertatutako erreakzioak dira, gasen oso hedapen bortitza dutena.

Eztanden ondorio nagusia presio-uhinak sortzea da, hurbileko egiturak suntsi ditzaketenak. Kanpoan, kristalak apur daitezke eta egituran neurri txikiko kalteak sor daitezke.

Kontuan hartu beharreko beste ondorio bat da zatiak jaurtitzea.

Ihes toxikoak

Gai toxikoak ontzitik halabeharrez kanporatzean datza.

Gas eta lurrunen kasuan, ondorio nagusia da hodei toxikoa agertzea. Produktuaren ezaugarriek, eguraldiak, lurraren morfologiak eta abarrekoek aldaraziko dituzte hodeiaren ezaugarriak.

Haizearen norabidean egongo diren eremuek hodeiaren eragina jasango dute, honen araberakoa izanik eragiteko maila: produktua, kontzentrazioa, tartea eta esposizio-denbora.

igo

Kanpoko Larrialdi Planak

Aurrekariak

Hainbat industria-istripu gertatu ziren 70eko hamarkadan eta, bereziki, SEVESO Italiako hirian gertatu zenaren ondorioz, Europako Batasunak SEVESO zuzentaraua aldarrikatu zuen 1982an, hainbat industria-instalaziotan istripu larriak izateko arriskuari buruz.

Zuzentarau hori bitan aldatu zen, 1987an eta 1988an; azkenean, egun indarrean dagoen SEVESO II izenekoak ordezkatu zituen 1996an.

Gaur egun, 96/82/CE Europako Zuzentarau hau Espainiako legediei egokitu da 1254/99 Errege Dekretuaren bidez eta horixe da hain zuzen jarduera mota horiek arautzen dituena. Araudi horren arabera, hainbat gai bildu, prozesatu edo ekoizten dituzten establezimenduek izan behar dute Kanpoko Larrialdi Plana, baldin eta, bere ezaugarri fisiko-kimikoengatik, horietan istripua gertatzeko arrisku handia badago.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 1994an onartu ziren kanpoko larrialdietarako lehenengo planak. Ordutik hona, berritzeko prozesua baita planak eguneratzeko prozesua ere etengabea izan da, bai Europan bai Estatuan araudia aldatu baita.

Zer da kanpoko larrialdi plana?

Larrialdi egoerei aurre egiteko tresna egokia da.

Kanpoko Larrialdi Planak jaio ziren industria-jarduera zehatz batzuei lotutako arriskuei aurre egiteko beharra izatetik; horiek egiteko eta ezartzeko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzaren eta eragindako udalerri eta industria establezimenduen arteko lankidetza eta koordinazioa.

Larrialdia gertatuz gero, eraginkortasun handiena lortzea du helburu. Horretarako, egin beharreko jarduerak aurreikusten ditu, azkarrago eta eraginkortasun handiagoz jarduteko eta inprobisazioa saihesteko asmoz.

Enpresa bakoitzeko Kanpoko Larrialdi Plana (KLP) aurrea hartzeko diseinatutako esparru organikoa eta funtzionala da, eta, gauzatzen bada, enpresetan gerta daitezkeen izaera kimikoko istripu larrien ondorioak gutxitzeko. Bertan ezartzen dira esku hartzeko agintarien eta zerbitzuen koordinazio-eginkizunak eta eskema, baita aplikatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak eta babesteko neurri egokiak ere.

Noiz aktibatzen da?

Enpresa bateko Kanpoko Larrialdi Plana aktibatuko da baldin eta industria kimiko baten istripuak instalazioaren kanpoaldean eragina badu edo izan dezakeen.

Enpresan istripua dagoen guztietan Barruko Larrialdi Plana (BLP) aktibatzen da eta berehala agintaritzei jakinarazten zaie, beharrezkoa izanez gero, Kanpoko Larrialdi Plana aktiba dezaten.

Kanpoko Larrialdi Plana aktibatuko da istripuaren kategoriaren arabera, segurtasun ikerketa sailkapenarekin bat, eta, egokitzat joz gero, baita Arriskuaren Azterketa Kuantitatiboarekin ere (AAK).

1. kategoria
  • Industria barruan bakarrik kalte materialak sortuko dituzten ezbeharrak. Horrelakoetan, kanpoan ez dago kalterik.
  • BLP aktibatuko da.
  • Agintariei jakinarazten zaie.
2. kategoria
  • Industrian, biktimak eta kalte materialak ekartzen dituzten istripuak dira. Kanpoaldean izango diren ondorio bakarrak dira mugatuko eremuetako ingurumenerako kalte arinak eta ondorio negatiboak.
  • BLP aktibatuko da.
  • KLP aktibatuko da.
3. kategoria
  • Industriaren kanpoaldean, biktimak, kalte material larriak eta zonalde zabaletako ingurumenerako aldaketa larriak sortuko dituzten ezbeharrak dira.
  • BLP aktibatuko da.
  • KLP aktibatuko da.

Istripu larrienak dira 2. eta 3. kategoriakoak, kanpoko eragina baitute. Kanpoko Larrialdi Plana aktibarazten dute. Planaren zuzendaritzak zehazten du erantzun-maila, bere garrantziaren eta bilakaeraren arabera.

Kanpoko laguntza eskatzen badute ere, 1. kategoriako istripuek ez dute aktibarazten Kanpoko Larrialdi Plana. Erantzun-maila laguntzak koordinatzera eta herritarrei jakinaraztera mugatzen da.

Nola antolatzen da?

Plana aktibatzea ekarriko duen egoera larri guztietan, Kanpoko Larrialdi Plana zuzentzea eta koordinatzea Segurtasun sailburuari baino ez dagokio, Larrialdiak kudeatzeko Legearen 21. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

Kanpoko Larrialdi Plan honen zuzendariak Aholku Batzordearen laguntza izango du, Larrialdiak kudeatzeko Legearen 19. artikuluak ematen dizkion eskumen eta ahalmen guztiekin eta dagoen larrialdiak duen garrantziaren arabera.

Segurtasun sailburuaren zuzendaritzako erabakiak nagusituko dira lurraldeko beste edozein agintari publikoren zuzendaritzako eginkizunen aurrean, eta Autonomia Erkidegoko bestelako plan-zuzendarien edota koordinatzaileen zereginen aurrean ere bai; eta, hargatik, hark koordinatuko du gainerako agintarien eta plan-zuzendarien eskumenak nola erabili.

Premiarik handiena dagoenean, Segurtasun sailburuordeak edo Larrialdiei Aurregiteko zuzendariak jarri ahal izango dute plana abian, baina ahalik eta arinen jakinarazi beharko diote Segurtasun sailburuari.

Egoera oso larria bada eta Autonomiaz gaindiko interesa ere kalteturik badago, Barne Ministerioak egingo du adierazpena, Babes Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak eskatuta, Gobernuaren ordezkariak eskatuta edo beraren ekimenez. Horrelako egoeretan, Plana Zuzentzeko Batzordea eratuko da, eta Segurtasun sailburuak eta Barne Ministerioaren ordezkariak osatuko dute

Ekintzak Koordinatzeko Zentroa (EKZ)

Ekintzak Koordinatzeko Zentroa (EKZ) Planaren Zuzendaritzaren aginte-postua da. Zentro horretatik bideratzen dira informazioa zabaltzeko, koordinatzeko eta zentralizatzeko lanak, larrialdiaren egoera ebaluatze aldera eta, era berean, larrialdian aplikatu behar diren erabakiak jakinarazteko, baita zuzeneko harremanetan izateko Planaren Zuzendaritza eta zuzendaritzako edo kontrolerako dauden bestelako zentroak ere.

Funtzioak

  • Informazioa etengabe jasotzen duen zentroa da. Hortaz, Ekintzak Koordinatzeko Zentroak hidro-meteorologiari buruzko datuak jasotzeko terminalak ditu, baita KLP abian jarri duen enpresako instalazioei buruzko informazioa ere, gai arriskutsuen eta gai horiek manipulatzen dituzten establezimenduen gaineko informazioa eta, halaber, komunikabideen egoerari buruzkoa, betiere, arriskuaren egoera etengabe baloratu ahal izateko.
  • Zentroak jardueren berri jaso eta igorri behar du, eta beharrezkoak diren informazio-sistema eta datu-base guztiak kudeatu behar ditu.
  • Tresna lagungarria izan behar du Planaren Zuzendaritzarentzat, erabakiak hartzerakoan eta aginduak eman eta gauzatzerakoan, eta, hartara, larrialdiari buruz jasotako informazio guztia prozesatu behar du.
  • Ekintzak Koordinatzeko Zentroa Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroren batean (SOS DEIAK) egongo da.
  • Planaren zuzendaria eta horren Zuzendaritzako egitura Larrialdiak Koordinatzeko horietako Zentroren batean bilduko dira. SOS-DEIAKeko instalazioetan eratzen ez bada, Ekintzak Koordinatzeko Zentroak informazio-sistemen loturak eta luzapenak eduki beharko ditu bestelako zuzendaritza-zentroekin harremanetan jartzeko, izan ere horietatik Planaren zuzendariak ekintzak zuzendu eta koordinatu ahal izango baititu.
Ekintzak Koordinatzeko Zentro Integratua (EKZI)

Hala behar izanez gero, Ekintzak Koordinatzeko Zentroan Estatuko Administrazioko aginteak sartuz gero, Ekintzak Koordinatzeko Zentro Integratua (EKZI) bilakatuko da; hala, zentro horrek, batetik, larrialdia zuzenduko eta koordinatuko du eta, bestetik, erantzukizunak dagozkionari emango dizkio, larrialdiak Autonomiaz gaindiko interesak kaltetzen dituela jotzen bada.

Hasiera batean, behintzat, Ekintzak Koordinatzeko Zentro Integratua Ekintzak Koordinatzeko Zentroa dagoen toki berean egongo da; eta abian jarriko da Planaren zuzendariak horrela eskatzen duenean edota, edozein kasutan, larrialdia Autonomiaz gaindiko interesak kaltetzen dituen guztietan.

Ekintzak Koordinatzeko Zentro Integratuan Zuzendaritza Batzordea, Aholku Kontseilua eta Informazio Kabinetea egongo dira.

Informazio kabinetea

Informazio Kabinetea zuzen-zuzenean dago Plan Zuzendaritzaren menpe, eta Ekintzak Koordinatzeko Zentroan (EKZn) kokatuko da; bera izango da informazio ofiziala emateko baimena izango duen bakarra.

Segurtasun Saileko Sailburuaren Kabineteko zuzendariak eta eragindako enpresak izendatutako arduradunak osatuko dute kabinetea.

Funtzioak

  • Istripuaren eta horren bilakaeraren gaineko informazioa biltzea.
  • Zuzendariak emandako aginduak, kontsignak eta gomendioak komunikabideen bitartez zabaltzea.
  • Larrialdiari buruzko informazio orokorra zentralizatzea, koordinatzea eta prestatzea, eta gizarteko komunikabideei ematea.
  • Hala eskatzen duten erakundeei larrialdiaren berri ematea.
  • Tartean dauden biztanleen senideei informazio pertsonala ematea.
Aginte postu aurreratua

Istripuaren izaera eta larritasuna kontuan izanda, Planaren zuzendariak Aginte Postu Aurreratua (APA) ezarri ahal izango du eta, bertatik, ekintza-taldeek larrialdia izandako tokian egiten dituzten lanak "in situ" koordinatuko ditu. Ekintza-taldeetako buruek edo arduradunek eta helburuak lortzeko ezinbestekoak diren erakundeetako buruek osatuko dute.

Aginte Postu Aurreratuaren xedea da larrialdia izandako lekuan dauden bitartekoen jarduerak eta baliabideak zuzentzea eta koordinatzea, betiere, Planaren zuzendariak emandako jarraibideak betez; horretarako, istripuaren bilakaeraren gaineko informazio sakona bidali beharko diote zuzendariari.

Planaren zuzendariak zehaztuko du zein zuzenduko duen Aginte Postu Aurreratua. Hasiera batean, behintzat, zeregin hori Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuko teknikariak beteko du, istripua jakinarazten denean bera arduratzen baita abian jarritako ekintza-taktika zuzentzeaz.

Esku hartzeko taldea

Esku hartzeko neurriak gauzatzen ditu, istripuaren ondorioak indargabetzeko, gutxitzeko edota kontrolatzeko helburua baitute; zuzenean joko du ondorio horien sorburura, eta istripuaren bilakaera kaltegarria izatea edo areago zabaltzea nola edo hala eragotziko du.

Osaera

  • Suteen Itzaltze, Aurreikuspen eta Salbamendu Zerbitzuak.
  • Industriaren Barruko Larrialdi Planean aurreikusitako ekintza-taldea.

Funtzioak

  • Istripuaren ondorioak eta arriskuaren sorburuak kontrolatuko, gutxituko edo neutralizatuko ditu.
  • Biktimak erreskatatu eta toki seguruak finkatuko ditu.
  • Beste taldeekin lankidetzan arituko da, biztanleak babesteko neurriak hartzeko.
  • Istripuari lotutako arriskuak aztertuko eta ebaluatuko ditu.
  • Esku hartzeko arloa finkatzea proposatuko du.
  • Larrialdia kontrolatu ondoren, ezkutuan egon daitezkeen bestelako arriskuak begiratuko ditu.
  • Aginte Postu Aurreratuko zuzendariaren bidez, Planaren Zuzendaritzari jakinaraziko dizkio egin beharreko jarduerek duten arrisku, kalte eta bideragarritasuna.
Osasun-taldea

Talde honek osasun-arloko laguntza emango die istripuak kaltetutako pertsonei, eta egonkor mantenduko ditu, ospitale batera heldu arte; halaber, osasun publikoaren arloko babes- eta prebentzio-neurriak hartuko ditu.

Osaera

  • Osakidetzako eta ekintza-aldean jardungo dutela ziurtatzen duten hitzartutako beste erakunde batzuen osasun-laguntzako zerbitzuak.
  • Osakidetza, Gurutze Gorria, DYA eta biktima askoren osasun-garraioa ziurtatzen duten enpresa pribatuen osasun-ebakuazioko zerbitzuak.
  • Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritza.

Funtzioak

  • Premiazko osasun-laguntza emango die zauritutakoei.
  • Zaurituak sailkatu, egonkortu eta istripu eremutik aterako dituzte, baldin eta horren beharrean badaude.
  • Istripua izan duten pertsonak ospitaletara eramateko lanak koordinatuko ditu, eta ospitalean zaurituak hartzeko azpiegitura antolatzeko lana ere bai.
  • Eskumeneko agintari judizialekin eta polizialekin lankidetzan arituko da gorpuak identifikatzeko, bai eta bestelako biktimak eta kaltetutakoak identifikatzeko ere.
  • Sorospen-arloak eta basea zehaztuko ditu, talde logistikoaren lankidetzaz.
  • Istripuak eragina izan dezaketen zonetan, osasun-baldintzak ebaluatuko eta kontrolatuko ditu.Larrialdia kontrolpean dagoenean, osasun publikoan eragina izan dezaketen ezkutuko arriskuak begiratuko ditu.
  • Neurriak proposatuko ditu, biztanleek denbora gutxiago eman dezaten arriskuen eraginpean.
  • Istripuak kaltetutako biztanleei elementu terapeutikoak emango dizkie.
  • Aginte Postu Aurreratuko zuzendariaren bidez, benetako egoeraren berri emango dio Planaren Zuzendaritzari.
Segurtasun-taldea

Talde honek herritarren segurtasuna bermatu beharko du zonalde arriskutsuetan, eta, era berean, zirkulazioa antolatu eta biktimak identifikatzeko lanetan laguntza eman beharko du.

Osaera

  • Udaltzaingoa.
  • Ertzaintza.

Funtzioak

  • Herritarren segurtasuna bermatu beharko du.
  • Larrialdia izandako zonaldera sartzeko bideak kontrolatuko ditu eta sarrera murriztuko du.
  • Zirkulazioa antolatu beharko du, larrialdiko ekintzak eta jarduerak errazago egin ahal izateko, eta, horrez gain, jendetzarik pilatu ez dadin eta horrek guztiak bide-sarean ondorio txarrik eduki ez dezan, trafikoa desbideratuko du.
  • Informazioko Kabineteak biztanleei ematen dien informazioa helarazten lagundu beharko du.
  • Arriskuan dauden pertsonak premiaz ebakuatzen eta urrutiratzen lagundu beharko du.
  • Esku hartzeko taldeari biktimak erreskatatzen eta salbatzen lagundu beharko dio.
  • Biztanleentzako oharrak zabaltzen lagundu beharko du.
  • Bere eskumenen arabera, gorpuak eta biktimak identifikatu beharko ditu.
  • Ekintza-taldeetako kideei nora joan behar duten adierazi beharko die.
  • Aginte Postu Aurreratuko zuzendariaren bidez, txostenak igorriko dizkio Planaren Zuzendaritzari.
  • Bere eskumenekoak diren bestelako eginkizunak izango ditu.
Talde logistikoa

Talde honen zeregina da ekintza-taldeen jarduerak eta, gertaeraren bilakaeraren ondorioz egin behar diren gainerakoak garatzeko, beharrezkoak diren ekipamendu eta hornidura guztiez arduratzea.

Osaera

  • SOS-DEIAK - Larrialdiak koordinatzeko zentroetan eta herriko udalean sartutako taldeak.

Funtzioak

  • Kudeatze-lanak egingo ditu esku hartzeko taldeak edo laguntza teknikoko taldeak finkatzen duen esku hartzeko taldean lan-ekipo bereziak sartzeko.
  • Beharrak ebaluatzen lagunduko du, bai esku-hartzeak ondoen egiteko, bai biztanleei laguntzeko beharrezkoak diren ekipamenduak eta hornidurak zehazteko.
  • Larrialdietarako aterpea, dagozkion hornidurak eta eragindako biztanleen garraioa kudeatuko ditu. Halaber, biltzeko guneak ere finkatuko ditu, ebakuazioa egitea harrezkoa izanez gero.
  • Egindako kudeaketen eta zereginen emaitzak adieraziko dizkio Planaren Zuzendaritzari.
Laguntza teknikoko taldea

Talde hau Planaren Zuzendaritzaren esanetara dagoen organo bat da, eta bere helburua da hainbat gairen gaineko aholku teknikoak ematea; hona hemen gaiak: istripuaren egoerak izan dezakeen bilakaera, haren irismena, har daitezkeen neurri zuzentzaileak eta konpontze-neurriak, istripuen sorburua kontrolatzeko edo horren ondorioak murrizteko modua bilatzea, eta, era berean, kaltetutako oinarrizko zerbitzuak birgaitzea.

Osaera

  • Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.
  • Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza.
  • Industria Administrazioko Zuzendaritza.
  • Trafiko Zuzendaritza.
  • Osasun Publikoko Zuzendaritza.

Funtzioak

  • Istripuak izan ditzakeen ondorioak ebaluatuko ditu: hodei toxikoa nola eratzen eta zabaltzen den, atmosfera leherkorrak eta horiek osasunean edo ingurumenean zein ondorio duten.
  • Aholkua emango du erabiltzen diren gai arriskutsuen izaerari, ezaugarriei eta manipulatzeko moduari buruz.
  • Baimendutako kudeatzaile batek aholku emango du hondakin toxikoak edo arriskutsuak kudeatzeko erarik egokiena aurkitzeko.
  • Kutsadura ebaluatuko eta kontrolatuko du, bai atmosferakoa, bai eta uretakoa eta lurzoruetakoa ere.
  • Aholku emango du neurri horiek guztiak aplikatzeko beharrezkoak diren lan-talde eta ekipamendu bereziei buruz.
  • Larrialdiaren eta horri dagozkion jardunen jarraipen teknikoa egingo du.
  • Planaren Zuzendaritzari lortutako emaitzen berri emango dio, baita larrialdiaren bilakaeran zein premia sortu den ere.

 Zer egiten dute udalek?

Enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana aktibatzen bada, udalerriek Udaleko Jarduera Plana ere abian jarriko dute, alkatearen aginduetara, eginkizun hauek dituena:

  • Udaleko Jarduera Plana aktibatzea.
  • Ekintzak Koordinatzeko udaleko Zentroa osatzea eta udaleko laguntza-taldeak abian jartzea.
  • Bizilagunei abisuak emateko sistema eta babesteko beste neurri batzuk aplikatzean elkarlanean aritzea, Kanpoko Larrialdi Planaren zuzendariaren jarraibideen arabera.
  • Ekintza-taldeen jardunari laguntzea.
  • Konfinamendu-ekintzak koordinatzea eta, hala badagokio, herritarrak urrutiratzea eta ebakuatzea.
  • Kanpoko Larrialdi Planak zabaltzea eta herritarrak horietan ohitzea.

Nola aktibatzen da kanpoko larrialdi plana?

Istripuen larritasunak Kanpoko Larrialdi Plana aktibatzea justifikatzen du, aurreikusitako ondorioek establezimenduaren kanpoari ere eragiten baitiote.

Segurtasun Saileko agintari eskudunak adieraziko du Kanpoko Larrialdi Plana aktibatzea, arduradun hauetakoren batek istripuaren norainokoa ebaluatu ondoren:

  • Barruko Larrialdi Planaren zuzendaria.
  • Suhiltzaileen arduraduna.
  • Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren Larrialdietan Esku Hartzeko Zerbitzuko teknikaria.
  • KLP aplikatuko dela Segurtasun sailburuak adieraziko du formalki, salbu Barne Ministerioak uste badu interes nazionala nahasturik dagoela. Horrelakoetan, Barne Ministerioak adieraziko du KLP aplikatuko dela.

igo

Eragindako enpresak eta zonak Euskal Autonomia Erkidegoan

EAEko eragindako enpresa eta zonakEAEko eragindako enpresa- eta zonei buruzko mapa (pdf, 1.22 MB)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

 

Eragindako enpresak eta zonak Araban

Amurrio
Iruña Oka / Iruña de Oca
Lantarón
Laudio / Llodio
Rivabellosa (Erribera Beitia / Ribera Baja)

eragindako enpresak eta zonak EAEn atalera igo

Eragindako enpresak eta zonak Bizkaian

Ajangiz
Alonsotegi
Amorebieta-Etxano
Barakaldo
Erandio
Ermua
Galdakao
Loiu
Muskiz
Santurtzi
Sondika
Zierbena

eragindako enpresak eta zonak EAEn atalera igo

Eragindako enpresak eta zonak Gipuzkoan

Gabiria
Hernani
Usurbil

eragindako enpresak eta zonak EAEn atalera igo

igo

 

Zer egin behar dugu istripu kimikoa badago?

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza segurtasun industriala lantzen ari da eta ahalik eta arrisku industrial gehienak saihesten saiatzen ari da. Europako araudiaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren zeregina da eragin diezazkieten arriskuaz herritarrei jakinaraztea. Ezbeharra gertatuz gero, eragindako pertsonek zer egin baldin badakite, egon daitezkeen ondorio negatiboak nahikoa gutxituko dira. Atal honez bitartez, jarduteko arauak herritarrei hurbiltzea nahi da, larrialdi kimikoa gertatuz gero.

Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak atalerako lotura

igo

Arrisku kimikoari buruzko kanpainei buruzko historikoa

Arrisku kiminoari buruz Euskal Autonomia Erkidegoan egindako komunikazio-kampainak.

ARABA

  • ACIDEKA enpresa, Lantarón
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
    • 2005eko sirena-kanpaina
    • 2006ko kanpaina
  • BAYER ESMALTES enpresa (desagertua), Vitoria-Gasteiz
    • 1997ko kanpaina
  • GENERAL QUÍMICA enpresa, Lantarón
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
    • 2005eko sirena-kanpaina
    • 2006ko kanpaina
  • ICOA enpresa, Legutiano
    • 1997ko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
  • HEXION enpresa, Lantarón
  • MAXAM O. enpresa, Nanclares Oca
  • TUBACEX enpresa, Amurrio
  • TUBACEX enpresa, Laudio
  • GUARDIAN enpresa, Laudio

BIZKAIA

  • PETRONOR enpresa, Muskiz, Abanto, Zierbena
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
    • 2005eko sirena-kanpaina
    • 2006ko kanpaina
  • SEFANITRO/FERTIBERIA enpresa (desagertua), Barakaldo
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
  • PASTGUREN enpresa (desagertua SEVESO enpresa bezala), Zalla
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
  • REPSOL enpresa, Santurtzi
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
  • OXINORTE enpresa, Erandio
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
  • DOW CHEMICAL, (desagertua SEVESO enpresa bezala), Erandio
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
  • BEFESA enpresa, Barakaldo y Erandio
  • FORMICA enpresa, Galdakao
  • UEE-ZUAZO enpresa, Galdakao eta Zaratamo
  • CLH enpresa, Muskiz
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
  • CLH EL CALERO enpresa, Santurtzi
  • TEPSA enpresa, Zierbena
  • BAHÍA BIZKAIA enpresa, Zierbena
  • ATOTECH enpresa, Erandio
  • ARKEMA enpresa, Alonsotegi eta Güeñes
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
    • 2006ko kanpaina

GIPUZKOA

  • KEM ONE enpresa (lehen ARKEMA), Hernani
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
    • 2006ko sirena-kanpaina
  • EHER HERNANI enpresa, Hernani
    • 1997ko kanpaina
    • 2000eko kanpaina
    • 2006ko kanpaina
    • 2006ko sirena-kanpaina
  • FÁBRICA DE GAS enpresa (desagertua), Donostia
    • 1997ko kanpaina
  • HEXION enpresa, Hernani
  • IGEPAK enpresa, Usurbil

igo

Azken eguneratzea: 2014/02/17