Urratsez urrats

Beldurra, etsipena, blokeoa, sentipen nahasiak, erruduntasun-sentipena, lotsa, nekea... Sentipen eta sentsazio horiek jasaten ari zarenaren ondorioak dira, baina, aldi berean, ez dizute ideiak argitzen uzten, ezin duzu erabaki bakarra ere hartu munduan gainera datorkizula sentitu gabe...

Atal honetan, baliabide zehatzak eskainiko dizkizugu, erreferentziaren bat eduki dezazun eta, gutxienez, zer alternatiba dituzun jakin dezazun, laguntza espezializatua jaso nahi baduzu, bakarrik ez zaudela sentitu nahi baduzu, tratu txarretatik irteteko laguntzarik behar baduzu eta ondorioei apurka-apurka aurre egin nahi badiezu.

Oso kontuan hartu indarkeria jokabide ikasia dela, zu ezagutu baino lehenagokoa dela eta, horren ondorioz, inolako kontrolik ez duzula eta horren erruduna ez zarela. Tratu txarrak ematen dituztenak ez dira aldatuko, indarkeria hori jasaten dutenak euren ondoan geratu arren, aukera ugari eman arren, ilusio horretan itsutu arren eta behin eta berriro engainatuak izan arren.

Leku berera iristeko bide asko daude, eta erantzuna beti ez da bakarra. Genero-indarkeriari dagokionez, egoera horrek izugarrizko estuasuna, beldurra, frustrazioa, ezintasuna, amorru eutsia, itsukeria, kontraesanak eta zalantzak sortzen ditu. Hori dela eta, zure abiapuntua edozein dela ere, hobe da laguntza profesionala eskatzea, behar den moduko orientazioa eta laguntasuna eduki ditzazun edo, gutxienez, entzun eta informazioa eman diezazuten, une horretan horraino iristeko prest zaudenean.

Azken eguneratzea: 2011/09/22