VISESAk adjudikatu ditu Getxo-Iturribarriko alokairurako 91 etxebizitza sozialen obrak, irailean hasiko direnak.

Argitalpen-data: 

VISESAk adjudikatu ditu Getxo-Iturribarriko alokairurako 91 etxebizitza sozialen obrak, irailean hasiko direnak.

VISESAk, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Saileko sozietate publikoak, Iturribarri-Getxon (Bizkaia) alokairuko 91 etxebizitza sozial eraikitzeko obrak sustatuko ditu. Bada, obra horiek BYCAM SERVICIOS EDIFICIOS E INFRAESTRUCTURAS SA eraikuntza-enpresari adjudikatu dizkio, 8.394.203,93 eurotan (BEZik gabe).

WARQS arkitektura bulegoak idatzi du proiektua.

Aurreikusten denez, aurtengo irailaren hasieran hasiko dira etxebizitzak eraikitzen.
Sustapenak logela bateko 22 etxebizitza, bi logelako 22 etxebizitza, hiru logelako 20 etxebizitza (horietako lau mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta) eta lau logelako etxebizitza bat izango ditu. Bada, Alokabide sozietate publikoak kudeatutako alokairu sozialera bideratuko da.